2010/03/26

Euskadiko biztanleria

Alineación a la izquierdaEuskadiko biztanleriaren zahartze prozesua bere historiako puntu gorenera heldu da, gaur egun 65 urteko nagusi gehiago daudelako 20 urtetik beherako gazteak baino. Etorkizunari begira errealitate honek eduki ditzaken ondorioak kezkagarriak dira: pentsio sistemaren ziurgabetasuna, osasun gastua handitzea, ikasle kopurua gutxitzea, biztanleria aktiboa gutxitzea, ondasun eta zerbitzuen kontsumoa gutxitzea…

Gainera, jaitsiera hau nabarmenagoa da Euskadin (%24,4ko jaitsiera) Espainian baino (%5,7ko igoera moderatua). Honen arrazoi nagusiak, batez ere, hauexek dira: jaiotza kopuruaren jaitsiera handiagoa izan dela Euskadin eta, gainera, Espainiak etorkin gehiago jasotzen dituala Euskadik baino.

Jaiotza-tasa eta ugalkortasun-tasa oso apalak dira Euskadin (1,18 seme-alaba bataz beste emakume bakoitzeko) eta, izatez, belaunaldien ugaltze-muga baino askoz beherago gaude (ugaltze-muga emakume bakoitzeko 2,1 seme-alaba da). Espainian emakume bakoitzak bataz beste duen seme-alaba kopurua 1,33 da.



2010/03/15

Eskolako blogg-a

Gure eskolako gauza gehiago ikusi eta jakin nahi badituzu, sakatu ondoko helbidea:orbiso-brioso.blogspot.com/

Ihauteriak


Benetako artistak ditugu.